Ezinezkoa da, hasteko, zerbait antiestetikoa izatea; itsusia izango da, zatarra izango da, ezaina izango da, baina ezin du antiestetikoa izan: ezer ezin da izan estetikaren kontrako, estetikak dena hartzen baitu bere baitan, eder ala zatar, eder eta zatar, eder eta horregatik zatar, zatar eta horregatik eder. Zentzumenen bitartez jasotzen dugunari buruz ari denez, sentitzea bera duenez aztergai, ezer ezin da izan antiestetikoa. Estetikaren kontrakoa, izatekotan, anestesia da. Beraz, baten batek antiestetikoa izatea argumentu gisa erabili nahi duenean, galdera egin beharko genioke: zer da estetikoa orduan? Zer da estetikoa zuretzat, zer da edertasuna, zer da ederra?
Edertasuna auzi politikoa da.
Eta areago zatartasuna. Zatarra ez du inork nahi, ez du lekurik, irakurri duzu Michel Houllebecquen Extension du domaine de la lutte, Lutxo Egiak gomendatzen zuen nonbaiten, izugarria da, zatarra ez du inork nahi. Baina zer da zatarra, zein dira bat zatarra egiten duten ezaugarriak, zeinek erabakitzen du zein den zatarra, zer den zatarra?
Eta epai hori, estetikoa da ala morala da? Hizki bakar baten aldea daukate zatarrak eta zantarrak. Eta epai hori, estetikoa ala politikoa da?
Zantarrak!
Jira
Zantarrak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu