Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Zentzua

2012ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Eta orduan, zure miseria ez zaionean inori axola, zuri ere ez zaizu axola besteren egonezina, eta nor bere baitara biltzen joaten da, etxean baino ez du aurkitzen bakea eta babesa, eta hala bihurtzen da etxea munduaren zentroa, eta hala bihurtzen dira etxekoak lehentasun eta azkentasun. Ia sinistu ezindako modukoa zein zorrotz betetzen diren zikloak, eta zein ondo errepikatzen ditugun ereduak, eta zein barruraino sartu zaigun sistemaren gurpila.

Geu gara gurpilaren hortzak, baina gurpil hori txilindroa da, eta azpian harrapatzen duena zapal-zapal eginda uzten du, soilik iraupenerako bizi den morroi asko dago, senak bizi duen jende asko, botikak hartuta lasaitzen dena, eguna lo pasatzen duena, telebista zainetik sartuta bizi dena, itxaropenik eta bizipozik gabea, iraganik eta etorkizunik gabea, bizitzari zentzua emateko lanak dauzkana. Eta irrist egiten dio munduak.

Baina bizitzari zentzua emateko lanik ez daukanari ere, oreka ekonomiko eta emozional bat erdietsi duenari ere, etxekoen zoriona beste kezkarik ez duenari ere, edo batez ere hari, azkenerako irrist egiten dio munduak, eta berdin zaio Bateragune auzia, Otegi, Bankia, Rato eta putetxeko madrea. Ez da atrezzoa besterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.