Eurentzat eta euren lagunentzat kontratuak, laguntzak, lanpostuak eskatu eta lortzen dituztenen aldean, diru publikoak nahieran banatzen dituzten ustelen aldean, irribarrea, gezurra, lausengua, koipea eta zurikeria eguneroko ogia dutenen aldean, barkatuko didazu hondartzarako eta iganderako gai potoloegia baldin bada, baina esan egin behar nuen: horien guztien aldean, Cyril Macq gizon zintzoa da.
Espainiako erregea botatzen saiatu omen zen, hala esan du poliziak, hala esan dute gaizkilearen erretratua idatzi duten kazetariek: ertzain bat hil zuen komandokoa zen, gernikarra, orain Cambridgen bizi zen, informatika enpresa batean egiten zuen lan, herriko squash taldean zebilen, klubean idazkari lanak egiten zituen, sasoi betean zegoen, bi haurren aita zen, isila, zintzoa. Cyril Macq gizon zintzoa da.
Baina baita Eneko Gogeaskoetxea ere.
Cambridge Squash Clubeko lehendakari Steve Casey harrituaren hitzak jaso dituzte, etakidearen mozorroa kentzen saiatzeko: «Beti iruditu zait oso gizon zintzoa. Bizitza normala egiten zuen. Atsegina zen, eta diskretua. Klubean harrituta gaude, eta atsekabetuta».
Ez dago mozorrorik: Cyril Macq eta EnekoGogeaskoetxea gizonbat eta bera dira.Zintzoa.
Jira
Zintzoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu