Samuel Eto'o bera ere segituan larrutuko dute hauek, beragandik espero dutena ematen ez, edo gustatzen ez zaien egiaren bat esaten badu, ez egin zalantzarik. Anzhik Interretik fitxatu zuenean, diruagatik etorri zela esan zuten, ederra kontua, eurek zergatik egiten dute lana, ez bada diruagatik? Espainiako telebista kate batek egindako bideoa bota zuten, azpitituluekin, eta bideoan Samuel Eto'ok prentsaurreko batean botatako esaldi bat nabarmentzen zuten, behin eta berriz errepikatu zuten: «Beltzak bezala egingo dut korrika zuriak bezala bizitzeko». Kirol kazetariei edozer barkatzen zaie, zabarkeriarako joerak arrazismoa erakusten du, xenofobia eta klasismoa, horregatik dute hainbesteko arrakasta, gizarte frustratu baten ihesbidea da futbola, politikoki polita izateko asko eta askok ezkutatu eta irentsi egiten dutena hauek irri artean ateratzen dute, txantxetan ari direla ematen dute aditzera, eta zuk umorez hartu behar duzu, ahoa irekitzen baduzu, zu zara paranoikoa, zu zara dena gaizki hartzen duena.
Esatariek burlaz nabarmendu zuten: Samueli botetan muin eman zion beltzak ilea horiz tindatuta zeraman. Neuri ere askotan pasa zait burutik, baita azala zuritzeko kremak erostea ere.
Jira
Zuri nahia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu