tenisa

11 orduko partida Wimbledonen

John Isnerrek eta Nicolas Mahutek jokatu dute. Aurrena garaile: 4-6, 6-3, 7-6, 6-7 eta 70-68. Herenegun ekin zioten partidari.

2010eko ekainaren 24a
19:08
Entzun
Historiako tenis partidarik luzeena bukatu da gaur Wimbledonen: 11 ordu eta bost minutukoa. John Isner-ek (AEB) eta Nicolas Mahut-ek (Frantzia) jokatu dute, lehen kanporaketakoa. Herenegun ekin zioten eta atzo, gaueko hamarrak pasatxo zirela, ezin jarraituta izan ziren, argi falta zelako; hamar ordu zeramatzaten tenisean. Gaur segitu dute, eta Isnerrek irabazi du: 4-6, 6-3, 7-6, 6-7 eta 70-68 -bosgarren setean bi jokoko aldea atera behar izaten da-.

Datu batzuk: 183 joko jokatu dituzte, zuzeneko 215 sake egin dituzte, 490 kolpe irabazle, eta hiru tie break besterik ez.

Gaur arte Greg Holmes eta Todd Witskenen bat zen historiako partidarik luzeena: bost ordu eta 28 minutukoa. 1989an jokatu zuten, Wimbledongo bigarren kanporaketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.