Atletismoa

16.000 korrikalarik parte hartu ahal izango dute aurtengo Behobia-Donostian

Iaz mila inguru izena eman ezinda geratu ondoren hartu dute erabaki hori antolatzaileek.

2008ko otsailaren 22a
13:33
Entzun 00:00:0000:00:00
Azaroaren 9an korrituko da aurten Behobia-Donostia maratoi erdia -44. edizioa-, eta 16.000 korrikalarik parte hartu ahal izango dute. Izan ere, kupoa handitzea erabaki du Fortuna Kirol Elkartea lasterketaren antolatzaileak, pasa den urtean mila inguru lasterkalarik ezin izan zutelako izena eman. 2006an baino 2.300 korrikalari gehiagok parte hartu ahal izan zuten iaz; guztira, 14.500 izan ziren.

2002an 11.000 parte-hartzaile izan zituen, eta lehenengo aldiz gehiengo orduko kopurura iritsi zen. Harrezkero saioak egin dituzte kopurua handitzeko.

2008rako probarako izen-emate epea maiatzaren 28an hasiko da, eta iaz bezala Fortunaren webgunean soilik egin ahal izango da.

Euskal Herrian partaidetzarik handiena duen lasterketa da Behobia-Donostia maratoi erdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.