Txirrindularitza

2002ko Tourreko irabazlea hil da, bizikletan zihoala autoak harrapatuta

Zinaida Stahurskaiak 2000an Mundu Txapelketa ere lortu zuen. Bielorrusian ari zen entrenatzen.

2009ko ekainaren 26a
10:25
Entzun
Zinaida Stahurskaia (Bielorrusia, 38 urte) 2002ko Frantziako Tourreko eta 2000ko errepideko Mundu Txapelketako irabazlea hil egin da gaur, bizikletan zihoala auto batek harrapatuta. Bielorrusian izan da istripua, Vitebsk eta Gomel hirien artean.

Stahurskaiaren kontrako noranzkoan zihoan ibilgailua -Honda bat-. Txirrindulariaren entrenatzaile Vladimir Petxerin haren atzetik zihoan, autoan, eta beste autoak bera ere ia jo du.

Italian bizi zen Stahurskaia, eta duela astebete Bielorrusiara itzuli zen, berotik ihesi eta ahal zen ondoen entrenatzeko asmoz.

2006tik iaz arte ezin izan zuen korritu, dopinaren aurkako kontroletan positibo emateagatik zigortu egin zuelako bere herrialdeko federazioak.

Tourrean eta Italiako Giroan hainbat etapa irabazitakoa zen, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.