Mendia

75 eta 76 urteko bi mendizale Everestera heldu dira

2008ko maiatzaren 26a
09:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Yuichiro Miura 75 urteko japoniarrak munduko mendirik garaienera iristea lortu du gaur: Everestera (8.848 metro). Atzo, berriz, 76 urteko nepaldar batek erdietsi zuen gauza bera: Bahadur Sherchan-ek. Hain zuzen, azken hori da Everestera inoiz igo den lagunik zaharrena.

"Oso eguraldi ona" eduki dute biek, berri agentziek diotenez, eta Miurak azaldu du "bikain" dagoela osasun aldetik. Azkeneko urteetan bihotzeko arazoengatik bi ebakuntza egin dizkiote; arritmiagatik.

Japoniarra 2003an ere iritsi zen Everesteko gailurrera, 70 urte zeuzkala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.