75 pilotarik hartuko dute Emakume Master Kopan

Hilaren 14an hasiko dira bi txapelketak, Elite mailako hamar bikote eta Lehen Mailako hogeita zazpirekin

Ane Baraiazarra pilota astintzen, iazko Emakume Kopako finalean. M.D.V. / ARP.
2017ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. 75 pilotarik hartuko dute parte Emakume Master Kopa esku-huska torneoan. Elite eta Lehen Mailako txapelketa bana jokatuko dira, eta urtarrilaren 14an hasiko dira. Euskal Herriko pilotariak dira gehienak, baina Espainia, Katalunia eta Kubakoek eman dute izena, eta baliteke mexikarren batek jokatzea —Daniela Vargasen erantzunaren zain daude Elite Mailakoan jokatzeko—. Asko palaz oso maila onean jokaturiko pilotariak dira, munduko txapeldun izandakoak ere.

Emakume Master Kopak hasiera indartsua izango du. Hilabete pasa da izena emateko epea ireki zutenetik eta erantzuna oso ona izan da. Elite Mailan, gutxienez, hamar bikotek jokatuko dute, eta Lehen Mailan hogeita zazpik. Bi txapelketa luze ziurtatuta daude beraz, eta finalak martxoaren 8an jokatuko dira, Zornotzan.

Lehen Mailako bikoteak osatuta daude, Elite Mailakoen berri, aldiz, hurrengo astean emango dute. Horiek antolatzaileek osatuko dituzte. Pilotei dagokienez, 71 eta 75 gramo artekoak erabiliko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.