Futbola

94 milioi euro Cristiano Ronaldogatik

Real Madrilek dirutza hori ordainduko dio Manchester Unitedi. Futbolean inoiz egindako fitxaketarik garestiena da. Madrilgo klubak asteartean 65 milioi euro jarri zituen Kakagatik.

2009ko ekainaren 11
15:10
Entzun
Florentino Perez Real Madrileko presidenteak asteartean 65 milioi eurotan erosi zuen Ricardo Izecson Santos Leite Kaka punta-erdia (Brasil, 27 urte) Milan taldetik, eta orain fitxaketa garestiagoa egingo du: 94 milioi euro Cristiano Ronaldo aurrelariagatik (Portugal, 24 urte); Manchester Uniteden dihardu honek.

Real Madrilek gaur aitortu du eskaintza egin diola Manchester Unitedi, eta honek jakinarazi du onartu egin duela -aurreko egunetan esan izan du 94 milioi eurokoa dela jokalariaren fitxaketaren prezioa-.

Madrilgo klubak, beraz, bi haiengatik, beraz, 159 milioi euro ordainduko ditu krisi ekonomikoaren garai hauetan. Cristiano Ronaldorena izango da futbolean inoiz egindako fitxaketarik garestiena.



Real Madrilek berak, Perez zela presidente, Luis Figogatik 61 milioi euro ordaindu zituen 2000an, Zinedine Zidanegatik 75 milioi 2001ean -orain arteko gehien-, Ronaldo brasildarragatik 45 milioi 2002an...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.