saskibaloia

Abenduaren 3an jokatuko dute Lagun Aro GBC-Bizkaia Bilbao Basket

Lehengo igandean ziren jokatzekoak, baina atzeratu egin zuen ACBk, Bilboko taldean lau jokalari A gripearekin zeudelako.

2009ko azaroaren 10a
20:15
Entzun 00:00:0000:00:00
ACBk Lagun Aro GBC-Bizkaia Bilbao Basket igandeko euskal derbia atzeratzea erabaki zuen larunbatean, Bilboko lau jokalarik A/H1N1 gripea zutelako, eta gaur jakinarazi du noiz izango den partida: abenduaren 3an (20:30, Donostia). Espainiako Ligako seigarren jardunaldiari dagokion partida izango da.

Bilboko taldeko beste kide batzuek birusaren aurreneko zantzuak zituzten larunbatean (sukarra...), eta etxean zeuden, tratamendu medikuarekin.

Lagun Aro Donostiako taldeak orain arte hiru partida irabazi ditu eta bi galdu. Bizkaia Bilbao Basketek bat irabazi eta lau galdu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.