ATHLETIC

Abertzale Sur taldeak desegitea erabaki du

Amaiera emango diote 30 urteko ibilbideari. Aho batez hartu zuten erabakia, abuztuaren 19an eginiko batzarrean.

2012ko irailaren 20a
16:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Abertzale Sur Athleticen aldeko taldea desegin egingo da, "gaur egungo egoeraz eta etorkizunaz hausnartu" eta gero. Abuztuaren 19an egin zuten bilera, eta erabakia "gogorra" izan bazen ere, desegiteko proposamenak taldeko kide guztien babesa izan zuen. 1982an sortu zen, eta 30 urte beteta etengo du bere ibilbidea.

Taldeak ohartarazi du bere kideek San Mamesera eta Athleticek etxetik kanpo jokatzen dituen partidetara joaten jarraituko dutela, baina jada ez dutela Abertzale Sur ordezkatuko. Eskerrak eman dizkie taldean parte hartu duten guztiei, eta Athletic "Euskal Herrian eta mundu guztian zehar harrotasunez zabaltzera" deitu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.