Futbola

Abian da Illarramendi campusa

8 eta 12 urte bitarteko 70 gazte ari dira Mutrikun (Gipuzkoa). Futbolean jokatzen ondo pasatzea eta futbolaz gain beste hainbat arloren inguruan ikastea da helburua.

jarraia112281.jpg
Julen Etxeberria.
2015eko ekainaren 23a
15:56
Entzun

Futbolak hartuko du Mutriku egun batzuetan. Asier Illarramendi Real Madrileko jokalari mutrikuarrak antolatuta, haren izena daraman campusa ari dira egiten. 8 eta 12 urte bitarteko 70 gazte ari dira. Atzo hasi zen campusa, eta ostiral honetan amaituko da.

Tarte horretan egitarau zehatza izango dute: 09:45ean hasiko dute jardunaldia; 10:00etan, hamaiketakoa; 11:00etan, eguneko lehen entrenamendua; eta 13:00ean, bazkaria (egunero hitzaldi bat izango dute bertan: lehen sorospenak, birziklapena, elikadura...); 15:00etan, berriz, eguneko bigarren entrenamendua egingo dute; 17:30ean, askaria; eta 18:00etan amaituko dute eguneko lana. Parte hartzaileak lau taldetan egongo dira banatuta.

Illarramendik antolatutako campusak hainbat erakunde eta enpresaren babesa du: Gipuzkoako Aldundia, BERRIA egunkaria, Aizpurua autobusak, Autos Mutriku, Las Cañitas de Briñas, Kaiku, La Chimenea eta Bahia Internacional.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.