BIHAR BERRIA-N

Adam Ondra: "Eskalatzaile ona izateko, bistaz asko eskalatu behar da"

'Il Domani' 9a zailtasuneko bidea bistaz egiteko asmoz Baltzolan egon da Adam Ondra eskalatzaile txekiarra; baldintza txarrak zirela medio, beste baterako utzi behar izan du.

2013ko maiatzaren 9a
17:45
Entzun

9a zailtasuneko bide bat bistaz eskalatzea da, egun, Adam Ondra eskalatzaile txekiarrak dituen helburu nagusietako bat. Patxi Usobiaga eskalatzaile ohiak gomendatuta, Baltzolako koban (Dima, Bizkaia) egon zen, herenegun. Il Domani bidea zuen jomugan, baina, azkenean, baldintza txarrez jabeturik, urrirako uztea erabaki du. Hala ere, ez da eskalatu gabe joan; Chambao bidea eskalatu du bistaz, 8c+ zailtasunekoa.

"Urte hau haitzetan bide gogorrak kateatzeko aprobetxatu nahi dut, datorren urtean gorputz eta arima entrenamenduei eskaini eta txapelketetan emaitza onak lortzeko", esan du Ondrak.

Orain arte kateatu diren bi bide gogorrenak (Change eta La Dura Dura) eskalatu dituen bakarra da, egun, Ondra. Eskalatutako bideez eta haren asmoaz hitz egin du BERRIArekin. Elkarrizketa osoa biharko egunkarian argitaratuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.