AIZKORA. EUSKADIKO TXAPELKETA NAGUSIKO FINALA. Hogei urte igaro, eta aro berriari ekin

Etzi jokatuko da, eta 21 urte beteko dira ofizialki jokatzen hasi zenetik; Nazabalek tinko hartu du txapeldunen lekukoa

DONOSTIA
2005eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Iaz hogei urte bete zituen Euskadiko Maila Nagusiko Txapelketak era egituratuarekin jokatzen hasi zenetik. Dagoeneko urrun geratu da 1965. urtean Donostiako zezen-plazan jokatu zeneko txapelketa handi hura. Orduan 10.000 ikusle bildu, eta Polipasok irabazi zuen, lanak 45 minutu eta 12 sendoan amaituta; zeresan handia eman zuen

Zail izango da orduko ikusmina sorraraztea hemendik aitzin, eta gaur egun diharduten aizkolarien esku dago hein handi batean. Hain zuzen, horietako sei ariko dira Euskadiko Txapelketa Nagusiko finalean, Durangoko Landako kiroldegian, igandean (12:30, ETB).Sei aizkolari ariko dira lehian: Nafarroako Floren Nazabal eta Joxejuan Barberena eta Gipuzkoako Joxemari Olasagasti, Joxemiel Peñagarikano, Iñaki Azurmendi eta Fausto Mugertza. Ohi bezala, hamabina enbor ebaki beharko dituzte.Partaideei dagokienez, azken bost urteotako bertsuak dira. Nazabal eta Peñagarikano ohikoak izan dira bost urte horietan. Larretxea ere halaxe zen izatekoa, baina joan zen igandeko Txapeldunen Ligako finala jokatu ondoren uko egin zion etziko finalean aritzeari.Azurmendik laugarren esku-hartzea izango du erreskadan. Olasagasti hutsunea izan zen 2002 eta 2003an. Barberenak 2001ekoan huts egin zuen, baina Beruetekoa ere ohiko bihurtu da. Mugertza Larretxearen ordez sartu da, eta 2002an egin zuen estreinaldia. Orduan ere, hutsune izan zen aizkolari baten lekua bete zuen, Olasagastirena.Horiez gain, Miel Mindegia (2000 eta 2003), Antonio Senosiain (2001) eta Felix Etxeberria (2001) izan dira azken finalak jokatu dituztenak. Felix Etxeberriari dagokionez, utzi egin behar izan du aizkora, arazo fisikoak hala behartuta.Goiko taulan ageri den bezala, iaz jaitsi zen finalisten batez besteko adina. Izan ere, Mindegiak Euskadiko Txapelketa ez jokatzea erabaki zuen, eta Ezkurrakoak 56 urte ditu. Halere, Nafarroako finala jokatuko du, eta igandean Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen.

Lehen biak, Mundukora

Arestian adierazi bezala, orain dela 40 urte hasi zen Donostiako Turismo eta Ekintzetxea txapelketa ofizialki antolatzen. Bestalde, 70eko hamarkadan hasi ziren kanporaketak antolatzen. Txapeldunak 750 euro (125.000 pezeta) jasotzen zituen. Halere, finala ikusteko lau eta bost mila ikusle ere biltzen ziren. Lanari dagokionez, berriz, oinbikoen ordez 80 ontzako bi enbor ebakitzen zituzten.

Bestalde, orain dela 25 urte Munduko Txapelketa deiturikoa jokatu zuten Donostiako Atotxan, eta hark bildu zuen orain arteko ikusle kopururik handiena: 25.000. Harrigarria bada ere, egun ez dagoen Atotxa zelai zaharra leporaino bete zen Australia eta Euskal Herriko aizkolarien arteko lehia ikusteko.Hain justu, ikuskizun hura gogorarazi nahian, urriaren 30ean lau nazioren arteko txapelketa antolatu dute, Donostiako Atletiko Klubak etaGipuzkoako Herri Kirol Federazioak. Donostiako Illunbe zezen plazan izango da, eta, Australia, Ameriketako Estatu Batuak, Zeelanda Berria eta Euskal Herriko bikoak lehiatuko dira. Euskal Herriko bikoa igandean erabakiko da Euskadiko Txapelketako finalean; lehen biak izango dira.

Txapelketako datu adierazgarriak



AZKEN urteotako txAPELDUNAK



Urtea Aizkolaria Denbora
2004 Nazabal 39.16

2003 Larretxea 35.51

2002 Nazabal34.56

2001 Olasagasti39.21

2000 Peñagarikano 35.27

1999 Olasagasti 35.37

1998 Olasagasti 35.17

1997 Larretxea 36.54

1996 Olasagasti 34.24

1995 Arrospide 33.37

1994 Arrospide 32.09

1993 Arrospide 29.57

1992 Arrospide 32.06

1991 Arrospide 36.10

1990 Arrospide 33.25

1989 Mindegia 36.08

1988 Mindegia 33.03

1987 Mindegia 32.14

1986 Mindegia 34.11

1985 Mindegia 42.27

1984 Mindegia 37.52

1983 Mindegia 35.22

1981 Mindegia 45.28

1980 Mindegia 34.16

1979 Arrria II.a 30.02

1978 Arria II.a 45.00

1977 Arria II.a 40.03

1977 Mindegia 46.41

TXAPEL GEHIEN IRABAZI DITUZTENAK



Miel Mindegia 10

Anjel Arrospide 6

Patxi Astibia 4

Iñaxio Orbegozo 'Arria II.a' 4

Joxemari Olasagasti 4

Gartziarena 2

Miel Berakoetxea 2

Donato Larretxea 2

Floren Nazabal 2

Polipaso1

Ramon Latasa 1

Joxemiel Peñagarikano 1

egungo lanarekineginiko denborarik onenak



Denbora Aizkolaria Urtea
29.57 Arrospide 1993
32.06 Arrospide 1992
32.09 Arrospide 1994
32.14 Mindegia 1987
33.03 Mindegia 1988

finalisten batez besteko adina azken BOST urteotan



200435 urtekoa

2003 42 urtekoa

2002 39,5 urtekoa

2001 38,6 urtekoa

2000 40 urtekoa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.