Eskubaloia

Akaba Bera Bera Errekopako finalerdietara

27-28 irabazi du gaur arratsaldean Danimarkan, joaneko partidan etxean 26-27 galdu ondotik. Gol aldeagatik egin du aurrera. Azkeneko segundoan sartu du gol erabakigarria Tervelek.

2008ko martxoaren 15a
18:13
Entzun
Akaba Bera Bera Donostiako taldeak Errekopako finalerdia jokatuko du, gaur arratsaldean Danimarkan KIF Vegen taldeari final-laurdenetako itzuliko partida irabazi ondoren: 27-28.

Joanekoan 26-27 galdu zuen Bera Berak etxean. Gol aldeagatik egin du aurrera, beraz.

Nagusi izan da gaur. Atsedenean, kasu, 12-13 zihoan aurretik. Partida bukatzeko hamabost minutu falta zirela, berriz, 18-23. Azkeneko minutuan 27na zeuden, eta baloia danimarkarrek. Baina gaizki jokatu dute erasoan, Tervel Bera Berako jokalariak baloia eskuratu du eta azkeneko segundoan sartu du gol erabakigarria.

Kif Vejen. 27. Anderssen, Eric (7 gol), Melbeck (4), Hojfeldt (6), Binger (2), Sockhoh (2), Jessen, Boessen, Gustaffson (2), Suangard (2), Fons (1), Hansen, Kastrup (1), Rokll.

Akaba Bera Bera. 28. Bouveret, Ziarsolo (5), Agirre (5), Tervel (4), Pinedo (4), Valverde (1), Tati Garmendia (5), Rubio (2), San Roman (2), Esme Lopez, Petrinja, Krnic, Aisa, Puche.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.