Eskubaloia

Akaba Bera Bera-Rulmentul Urban Brasov Errekopako finalerdietan, Dunaferr-Itxako EHFkoetan

2008ko martxoaren 18a
12:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Akaba Bera Berak badu dagoeneko Europako Errekopako finalerdietako aurkaria: Rulmentul Urban Brasov Errumaniako taldea. Apirilaren 19an edo 20an jokatuko dute joaneko partida -Donostian-, hil bereko 26an edo 27an itzulikoa.

Errekopako beste finalerdia: Podravka Vegeta (Kroazia)-Larvik (Norvegia).

Europako EHF Kopan, berriz, Dunaferr (Hungaria) izango du kontrario Itxakok finalerdietan. Hungarian izango da lehen partida, apirilaren 19an edo 20an. Itzulikoa, 26an edo 27an.

EHF Kopako beste finalerdia: Ikast Bording Elite (Danimarka)-Dinamo Volgograd (Errusia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.