Eskubaloia

Akaba Bera Berak galdu egin du EHF Kopako final-hamaseirenen joanekoan

31-32 nagusitu zaio Rostov Errusiako taldea.

2008ko azaroaren 1a
17:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Akaba Bera Berari asko zaildu zaio EHF Kopako final-zortzirenetarako sailkapena gaur, final-hamaseirenen joanekoan 31-32 galdu duelako Rostoven (Errusia) aurka, Donostian.

Errusiarrak aurretik ibili dira maiz -lau goleko aldea eduki dute, esaterako-, baina Akabak bukaerara berdindua heltzea lortu du. Amaieran, ordea, penalti bat huts egin dute.

Gaur zortzi jokatuko dute itzuliko partida, Errusian.

Itxako Lizarrako (Nafarroa) taldea gaur arratsaldean ariko da final-hamaseirenetako joanekoan, Serbian, Kikindaren aurka (18:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.