Alaves gaizki aritu da, eta 1-0 galdu du Levante Las Planasen aurka

Julen Etxeberria.
2023ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alavesek aste beltza osatu du. Asteartean, 1-0 galdu zuen Granadaren aurka, eta Espainiako Kopatik kanpo geratu zen. Atzo, berriz ere galdu zuen, berriz ere 1-0, Levante Las Planasen zelaian, Espainiako Lehen Mailako hamabosgarren jardunaldian. Kopan gertatu bezala, arabarrei azken txanpan sartu zieten gola; 80. minutuan sartu zuen partidako gol bakarra Laura Martinezek.

Iñigo Juaristik partida amaieran ederki azaldu zuen zelaian gertatu zena. «Taldea entrenatzen dudanetik jokatu dugun partidarik txarrena izan da. Okertu egin gara, hasi eta buka. Ez gara gai izan jokoan inola ere sartzeko. Aukera ona galdu dugu irabazi eta talde askorekin lehian aritzeko. Gainera, aurkari zuzen baten aurka galdu dugu», esan zuen Alaveseko entrenatzaileak.

Gaur, Realak eta Athleticek jokatuko dute. Etxetik kanpo ariko dira biak: txuri-urdinak, Valentziaren zelaian (12:00, Dazn eta Gol), eta zuri-gorriak, Alhamarenean (12:00, Dazn).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.