Alavesek Dani Abalo fitxatu du, eta Eñaut Zubikarai Portugalen ariko da, Tondelan
FUTBOLA. Alavesek egin du neguko merkatuko bigarren fitxaketa: Dani Abalo 28 urteko eskuin hegaleko erdilari galizia. Sivasspor Turkiako taldeko jokalari ohiak sasoia bukatu arteko kontratua sinatu du Gasteizko taldearekin. Bestalde, Eñaut Zubikarai Realeko atezain izandakoak topatu du taldea. 31 urteko jokalari ondarroarrak Tondela Portugalgo Lehen Mailako azken sailkatuan jokatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu