Alberto Zerain bere 10. zortzimilakoa igotzen saiatuko da: Annapurna
MENDIA. Alberto Zerain igandean abiatuko da Himalayarantz. Alpinista gasteiztarra Annapurna (8.091 metro) igotzen saiatuko da, bere hamargarren zortzimilakoa. Juanito Oiartzabal bidelagun duen 2x14x8000 proiektuaren barruan egingo du ahalegina. Oiartzabal, ordea, ez da Himalayara joango, ez baita osatu iaz Dhaulagirira (8.167 m.)egindako espedizioak eragindako osasun arazoez. Zerainek Jonatan Garcia barakaldarra izango du oraingoan soka lagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu