Albisteak... eta Stoner

MotoGPko liderrak bere postua sendotzeko aukera ona du Txekiar Errepublikako Sari Nagusian

Erredakzioa
2007ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Munduko Motoziklismo Txapelketa bigarren zatian sartuta dago, eta bihartik aurrera Txekiar Errepublikako Sari Nagusia jokatuko da. Atzo egin zen bigarren entrenamendu saioa, eta gaur egingo da azkena. Halere, Brnoko zirkuituan hizketa gaiak ez dira izan pneumatiko, motore edo antzekoak; Casey Stoner MotoGPko liderra eta azken asteko albisteak baizik.

Casey Stonerrek lidertza sendotzeko aukera du Txekiar Errepublikan. Orain arte bere Ducatiaren potentziak aldea ireki du, eta zirkuitu bizkorretan ez du parekorik izan. Pneumatikoak hautatzen ere fin ibili da, eta bertute horiei eusten badie bera da faboritoa Brnon. Zirkuitua bizkorra da, eta ibilbidearen hiru laurdenetan motoak ziztu bizian doaz. Barnealdeko bihurgune zatian, aldiz, tentuz ibili beharko du, hor bakarrik pasatu ahal izango baitute. Biharkoarekin zazpi sari nagusi baino ez dira falta txapelketa bukatzeko; eta Brnon irabazten badu, liderra hasiko da zenbatzen falta zaizkion puntuak.

Stonerren aukerez gain, azken egunetako albisteek girotu duteSari Nagusia. Loris Capirossik Ducati utzi eta Suzukin korrituko du heldu den urtean, eta Jorge Lorenzo, 250 cc-ko txapelduna, Yamaharekin pasatuko da MotoGPra.

Efren Vazquez bilbotarrak, bestalde, Brnon lehiatzeko gonbita jaso du (250 cc-tan). Alemanian lehiatu zen azkenezkoz, eta lan txukuna egin zuen erori zen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.