Alejandro Valverderen lanari esker, Rui Costa garaile Suitzako Itzulian

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Azken besarkada ikusi besterik ez zegoen. Rui Costak (Movistar) Alejandro Valverde taldeburuari esker irabazi zuen herenegun Suitzako Itzulia. Larri ibili zen portugaldarra Mikel Nievek (Euskaltel-Euskadi) lehenengo eta Frank Schleckek (RadioShack) gero erasoa jo zutenean. Baina taldeburu onak nolakoa izan behar duen erakutsi zuen, beste behin, Valverdek. Ihesaldia eginda, Tanel Kangertek (Astana) irabazi zuen etapa.

Frantziako Tourraren atarian, bigarren postu ona lortu du Frank Schleckek Suitzan, Rui Costarekiko 14 segundora. Eta aipagarria oso Mikel Nieveren (Euskaltel-Euskadi) maila ere. Bosgarren amaitu du leitzarrak, 40 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.