Alemania eta Brasil bikain, baina Argentina larri

2023ko uztailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Aurrera segitzen du Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Kopak. Atzo, Alemania 6-0 gailendu zitzaion Marokori. Italiak eta Argentinak ere neurtu zituzten indarrak, eta, azkenean, italiarrek irabazi zuten, 1-0. Brasilek 4-0 hartu zuen mendean Panama.

Alemaniak kontrolpean izan zuen norgehiagoka hasieratik bukaerara. Alexandra Popp kapitainaren bi golekin bideratu zuen garaipena lehen zatian. Marokok ezin izan zion eutsi Alemaniaren erritmoari bigarren zatian, eta neurketa erabat hautsi zen.

Brasilek irabazitako partidan, Ary Borges izan zen jokalaririk onena, hiru gol sartuta. Bosgarren minuturako aurretik ziren brasildarrak, Bia Zanerattok sartutako golari esker, eta Panamak ezin izan zuen partidaren norabidea aldatu.

Argentina hobeto hasi zen Italiaren aurka. Mariana Larroquettek gertu izan zuen1-0ekoa. Hala ere, Italiak partida kontrolatzea lortu zuen, eta, amaitzear zela, Cristiana Girellik gola sartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.