Alex Aranzabal: «Ibilbide zoragarri baten hasiera da»

2014ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alex Aranzabal Eibar futbol taldeko presidenteak«ibilbide zoragarri baten hasiera» gisa deskribatu du gaurko partida hedabideetara bidalitako eskutitz batean. Presidentearen iritziz «erronka» hitza eguneroko bihurtu da Eibarrentzat, eta, hala ere, «kiroletako zein eremu sozialeko aurreikuspenak» hobetu ditu. Era berean, esker publikoa adierazi die kapital handitzean parte hartu duten «milaka akziodunei», eurei esker, Eibarrek, kirol elkarte anonimoa izanda, «independentzia mantendu duelako».

Behin erronkak gaindituta, Eibarrek baldintza berrietara «egokitu» behar duela nabarmendu du Aranzabalek, betiko balioetan oinarrituz: «apaltasuna, lanerako grina eta gure buruan sinestea». Aldi berean, haren ustez, Eibarko hiriak ezin du aukera hau «pasatzen utzi», eta taldearen eta hiriaren zeregina da «batasunean» egungo «kirol eta gizarte egoera pribilegiatua mantentzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.