Altuna-Zabaleta eta Irribarria-Merino, gaur, Zarautzen
PILOTA. Asperen adarrean, gaur jokatuko da Zarauzko torneoaren bigarren finalerdia. Hain zuzen, Altuna III.a eta Zabaleta ariko dira Irribarria eta Merino II.aren aurka, 18:00etan hasita. Lehenengoak izango dira faborito. Garaileak igandeko finalean ariko dira Olaizola II.a eta Untoriaren kontra. Bestalde, Donostiko torneoa gaur aurkeztuko dute, Udaletxean, 12:00etan hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu