Txirrindularitza

Amets Txurrukak eta Gorka Verdugok Euskaltel-Euskadin jarraituko dute

2010eko abuztuaren 19a
19:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaltel-Euskadi txirindulari taldeak jakinarazi duenez, hurrengo denboraldian talde laranjan izango dira bi txirrindulariak: Amets Txurruka eta Gorka Verdugo. Amets Txurrukak, gainera, bi urtetarako kontratua sinatu du. Verdugok, hurrengo urterakoa bakarrik.

Amets Txurruka orain dela 27 urte jaio zen eta Etxebarrikoa da. Laugarren urtea du Euskaltel-Euskadin. Gorka Verdugok 31 urte ditu eta Etxarri Aranatzekoa da. Zazpigarren urtea du txirrindulari profesional gisa, eta denak Euskal Herriko taldean egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.