Bertol Arrieta.
Brasilgo Munduko Kopa. 'O TEMPLO DO FUTEBOL'

Anaiak

2014ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Besarkada bat eman zidan Aldok.-Hi ezagutu hindudanean, segituan jakin nian: hau gutariko bat duk! Eta asmatu! -esan zidan hunkituta-. Badiat beste anaia bat hemendik aurrera! -topa egin genuen garagardo botilatxoekin-. Nire aita ere atezaina izan zuan, nire amona gure auzoko onena, amonaren aita mito bat bere herriko taldean... Odolean eramaten duk eta begi-tartean nabaritzen! -tragoa edan zuen-. Atezain guztiak gaituk anaiak! Begira ezak Bravok zeini eskaini dion espainiarren aurkako garaipena: Rojas maltzurrari, inoiz Txilen gertatu den eskandalurik handienaren protagonistari! Pentsa ezak, bizitza osorako zigortu ziaten jokatu gabe. Ez al hekien? Bere burua zauritu aizto txiki batekin, eta harmailetako zaleak izan zirela esan! Non eta Maracanan! Baina harrapatu egin ziaten! Zeinek barkatuko dizkik halakoak, anaia batek ez bada?

Europako txapelketa hura irabazi zutenean Palop atezain espainiarrak ere Arconada gogoan izan zuela kontatu nion. Zenbat aldiz gogoratuko zen atezain donostiarra, Platinik partida hartan beso azpitik sartu zion bala ustel harekin?

-Egunero- erantzun zidan Aldok.

-Omenaldi dotorea egin zioan Palopek, bere elastikoarekin igota garaikurra jasotzera.

-Esan ez diat, bada! Familia handi bat gaituk, eta gutako bati ezbeharren bat gertatzen zaionean, sufritu egiten diagu! Berdin ziok zer taldetakoa den! Zer egin zian Mourinhok? Casillas kendu, Adan jarri, Adan kendu, Diego Lopez jarri! Ordutik ez dik burua altxatu Casillas gizajoak! Atezainak funanbulistak gaituk! Bi etxe orratz 26. solairuan elkartzen dituen soka baten gainean dabilenari ezin diok ezta putzik ere egin! Artistak gaituk, zentzurik onenean, ez saskibaloi jokalariak bezala! Uztai batean baloia sartzen! Zer kirol klase duk hori? Zirkoa bai galanta! Hi ados egongo haiz, hermano: atezainik gabe jokatzen dena ez duk taxuzko kirola...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.