'LUGAÑENE' BASERRITIK

Denboraldiari agur

Ane Sanchez Goyogana
2023ko irailaren 12a
00:00
Entzun

Estropada motza eta luzea aldi berean. Asko sufritutakoa eta baita gozatutakoa ere. Hamar minutu eta hogeita hiru segundoko iraun zuen, eta pasatu zitzaizkigun burutik makina gauza. Emakumezko arraunean izugarrizko maila eman genuen. Marka berriak ezarriz. Atzean dagoen lan handia islatuz.

 

Azkena balitz bezala, arraun egiteko aginduak, inoiz baino garrantzi handiagoa du Kontxako estropadan. Denboraldiko azkena baita, eta inork ez du jakiten noiz jokatzen ari den azken denboraldia. Norberak hartu beharreko erabaki zail eta gogorra izaten da arrauna uztea; batzuei azkena dela jakiteak indarra ematen die; beste batzuei zalantzak, maite dituzten tostakideak datorren urtean alboan izango ez dituztelako. Pertsona horiekin azken estropada izango dela pentsatzen. Arraunak gauza mordoa kentzen dizkigu, baina onak ere jasotzen ditugu bueltan, balio handiko pertsonak eta gure bihotzetan betiko leku bat izango dutenak.

Aurten irabazi eta Kontxak zor zigun zaleekin ospatzeko aukera izan dugu. Itsasontzira igo, arrapalan maite ditugunak agurtu eta besarkatzeko aukera. Emozioak partekatzekoa. Amaitu eta tentsio guztiek alde egiten dute, oihu, salto eta irri bihurtuz. Irabazi dugunok, eta ez dutenek ere bai. Denboraldia amaitu da askorentzat, eta denek ditugu taldekideekin ospatzeko nahikoa motibo, eurez gozatzea bakarrik bada ere. Amaitu da aurtengoa, zorteko izan gara hau guztia bizi izateagatik, errepikatzen zaila edo ezinezkoa izango den denboraldiari agur esan diogu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.