Saskibaloia. Ohorezko Maila: Bizkaia GDKO

Anbizioa izateko eskubidea

Mailaz igo den jokalari multzoa ahal fisiko handiko jokalariak fitxatuta indartu du Galdakaoko taldeak.

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hogeita sei urteren ostean, Lehen Mailako emakumezkoen saskibaloia Bizkaira itzuli da. Kaixo Aurora Polar zenaren lekukoa Ibaizabalek hartuko du, sasoi berrirako GDKO Bizkaia bihurtuta. Taldeak anbizioa izateko eskubidea du, mailaz igo den multzoa ondo indartu baitu atzerritarrekin; taldeak elkar hartuz gero, mailari eustearen xedea motz gera liteke.

Iñigo Sanz Trapagak (1982, Bilbo) talde ona du esku artean. Igotzea ezustekoa izan zen, eta balentria lortu zuten jokalari gehienek jarraitzen dute: Cecilia Liñeira argentinarra, Miren Agirregoikoa, Ainara Ramasco, Margaret Roundtree iparramerikarra... Guztira zazpi. Oinarri sendo hori, baina, asko indartu du ahal fisiko handiko jokalariekin. Ifi Ibekwe —Gipuzkoa Basketeko jokalari ohiaren ahizpa— eta Shawnice Wilson indartsuarekin maila handiko uztaipeko jokoa lortu du. AEBetako hiru jokalari ditu.

Kanpoko lerroa ere ondo indartu du, Juana Molina antolatzaileak eta Romina Ciappina Obenasako jokalari ohiak Lehen Maila ezagutzen dute, eta Sanz Tragapak guztira talde luzea lortu du. Arazo bat du, baina, bi horiek eta Liñeiraz gain taldeko beste inork —Ibekwek hilabete pare bat egin zituen Burgosen ez du Lehen Maila ezagutzen, baina teknikaria lasai dago. «Eskarmentu hori jokatuz hartuko dute, eta esperientzia hori pilatzeko egingo dugu borroka». Taldearen helburua ofiziala «finkatzea» da, eta ondo bidean lortu beharko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.