Ander Herrerak ezkerreko meniskoa hautsi du

2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ATHLETIC. Ander Herrerak ezker belauneko meniskoa hautsi zuen igandean, Espanyolen aurka jokatutako partidan. Atzo goizean egin zioten erresonantziak hori zehaztu zuen. Herreraren lesioa artatuko duen mediku baten bila hasi da Athletic, traumatologian aditua dena. Hark zehaztuko du taldetik kanpo egongo den denbora. Ondorengo egunetan jakingo da lesioaren larritasuna. Horrelako lesio batekin, ohikoena gutxienez bi hilabetez taldetik kanpo egotea da. Hori gertatuko balitz, bederatzi partida galduko lituzke gutxienez, sei Espainiako Ligakoak eta hiru Europako Ligakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.