Alberto Zerain Annapurnara (8.091 metro) igo da. Gaur goizean iritsi dira gailurrera, eta, horrenbestez, 10 zortzimilako igo ditu Zerainek. Behera bidean da orain.
Alpinista gasteiztarrak Juanito Oiartzabal bidelagun duen 2x14x8000 proiektuaren barruan egin du bidea. Oiartzabal, ordea, ez da Himalaiara joan, ez baita osatu iaz Dhaulagirira (8.167 m.) egindako espedizioak eragindako osasun arazoez. Zerainek Jonatan Garcia barakaldarra izan du soka lagun.
06:30ean iritsi dira gailurrera, bidean hamar ordu igaro ostean. Bost aste daramatzate espedizioan.
2015eko elkarrizketa honetan eman zion BERRIAri 2x14x8000 proiektuaren berri Zerainek berak.
ZERAINEN BILDUMA
Alberto Zerainek hamar zortzimilako igoak ditu. Everest bi aldiz igo du, eta 2011n ez zen iritsi Nanga Parbateko tontorrera.
Igotako zortzimilakoak
Everest (8.848 m). 1993an eta 2000n.
Makalu (8.465 m). 1995ean.
Lhotse (8.516 m). 2001ean.
Gasherbrum I.a (8.080 m) eta II.a (8.034 m). 2006an.
K2, bi aldeetatik (8.611 m). 2008an.
Kangchenjunga (8.586 m). 2009an.
Dhaulagiri (8.167 m). 2016an.
Manaslu (8.163 m). 2016an.
Annapurna (8.091 m). 2017an.
Falta zaizkion zortzimilakoak
Cho Oyu (8.201 m).
Nanga Parbat (8.125 m).
Broad Peak (8.047 m).
Shisha Pangma (8.027 m)