Anoetako estadioa

Anoeta berritzeko plana, bertan behera

Udalbatzak aho batez onartu zuen hiri antolamenduko plan orokorra aldatzea 2013ko urtarrilean.

Anoetako estadioa. JON URBE, ARP
2014ko apirilaren 4a
11:22
Entzun

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Donostiako Udalbatzak 2013ko urtarrilean onartutako akordioa. Horren arabera, hiri antolamenduko plan orokorra aldatzea onartu zuen udalak, Anoetako estadioa eraberritzeko.

Javier Olaberri abokatuak helegitea aurkeztu zuen Udalbatzaren erabakiaren kontra, eta epaitegiak arrazoia eman dio Olaberriri. Plana aldatuta, Anoetan lau dorre eraikitzea zen asmoa, eta 15.800 metro koadro lortzeko. Planaren arabera, estadioak ez luke atletismoko pistarik izango, eta 40.000 lagunentzako lekua izango luke.

62,5 milioi ingurutan finkatu du Realak egitasmo osoaren kostua. Aurtengo urtarrilean, Jaurlaritzak iragarri zuen 10 milioi euro jarriko dituela Anoetako estadioa berritzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi zuenez, 3,3 milioi euroko diru sail bat jarriko du 2015. urtean, eta beste hainbeste bai 2016an eta bai 2017an. Diru hori Donostiako Udalari emango lioke, estadioaren jabeari, eta "atletismo pistak kentzeko eta eta harmaila berrian oinarria eraikitzeko" litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.