Aperribai: «Ezin dugu politika gaietan sartu»

2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
REALA. Jokin Aperribai Realeko presidenteak atzo aitortu zuen klubak ez duela begi onez ikusi taldeko zortzi jokalarik atxikimendua eman izana iragan larunbatean presoen alde Bilbon egin zen manifestazioari. «Horrelako ekimenek ez diote mesederik egiten klubaren batasunari. Elkarte Anonimo bat gara, eta ezin dugu politika gaietan sartu». Aperribaik argi utzi nahi izan zuen zortzi jokalari horiek ez zutela klubaren izenean hitz egiten manifestazioari atxikimendua eman ziotenean, «euren izenean» baizik. Hori egiteko «eskubide osoa» zutela gogoratu arren, Aperribaik nabarmendu zuen jokalari horiek Reala «estutasunean» jarri dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.