Arazorik gabe amaitzea da 'Mapfre'-ren helburua
BELA. Geroz eta gutxiago falta da Bartzelona World Race proba amaitzeko, eta lehen postua lortzea ia ezinezkoa dela ikusita, lasterketa arazorik gabe amaitzea da orain Iker Martinez eta Xabi Fernandezen helburua. Virbac-Paprec 3 liderrengandik 311 miliara dago Mapfre ontzia. Helmugara iristeko 1.100 milia eskas falta zaizkie euskal marinelei, eta, beraz, bospasei egun beharko dituzte Bartzelonara iristeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu