Urriaren 7an hasiko da Lehen Mailako Lau t'erdiko Txapelketa, Antzuolan, Aritz Lasa eta Mikel Urrutikoetxearen arteko partidarekin. Gaur aurkeztu dute lehiaketa, Bilbon, BBK-ren Kultura aretoan.
Aspetik Aritz Lasa, Idoate, Retegi Bi, Xala, Martinez de Irujo, Barriola, Gonzalez eta Titin III.a ariko dira. Asegarcetik Urrutikoetxea, Olaetxea, Berasaluze VIII.a, Saralegi, Patxi Ruiz, Arretxe II.a, Bengoetxea VI.a eta Olaizola II.a.
Finalerdien ligaxka urriaren 30ean eta azaroaren 6an eta 13an izango da. Finala, azaroaren 27an —lekua ez dute erabakita—.
Bigarren Mailan Argote, Untoria, Tainta, Iza, Rico, Lemuno, Albisu, Ongay, Cecilio, Zabaleta, Mendizabal III.a, Merino, Olazabal, Gorka, Jaunarena eta, Apezetxeak jokatuko dute lau t'erdiko txapelketa. Azaroaren 26an jokatuko dute finala.