Arkote nagusi KAE1ean, eta Orio KAE2an

2023ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
ARRAUNA. Euskotren eta Euskolabel ligen antzera, aurrera doaz KAE1, KAE2 eta ETE ligak. Atzo lehen biei dagozkien estropadak jokatu ziren. KAE1eko ontziak PedreƱan jokatu ziren (Kantabria, Espainia), eta oraingo honetan Arkoterentzat izan zen garaipena, 20.53,04ko denbora lortuta. Sei segundo eta hamazazpi ehunen atera zizkion Lapurdiri, etahamalau segundo eta hamabost ehunenen aldea San Pedrori. Lapurdi da orain sailkapen nagusiko buru, 74 punturekin; bat gutxiago du San Pedrok; Arkotek, berriz, 69 dauzka.

Orio B, berriz, sendo dago KAE2ko lehen postuan. Atzo garaipen berezia lortu zuen, etxean gailendu baitzen. Egin zuen denbora: 20.46,73. Ia zortzi segundo atera zizkion Portugaleteri, eta 11 Astillerori. Nagusian, Oriok 28 puntu ditu, 23 Astillerok, eta 18 Portugaletek. Gaur, hain zuzen, Portugaleten izango dute estropada (10:45). Aurretik ETE ligako ontzien txanda izango da (10:00). Kaiku (28 puntu) eta Zumaia (27 puntu) daude gorenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.