Txirrindularitza

Armstrongek aitortu du balitekeela Tourra ez korritzea

2008ko urriaren 14a
11:21
Entzun
Lance Armstrongek (Ameriketako Estatu Batuak, 1971) atzo iragarri zuen 2009an Italiako Giroa korrituko duela, eta gaur aitortu du balitekeela Frantziako Tourrean ez hartzea parte. "Zalantzak daude Tourreko parte-hartzeaz. Hango antolatzaileekin harremanetan jarri nintzen eta oraindik ez dut erantzunik jaso", esan du Armstrongek. "Gonbitea egingo didaten? Dena gerta liteke, baina sinestezina litzateke, antolatzaileek euren atean gola sartzea bezalakoa".

Duela hiru urte utzi zion txirrindulari izateari -zazpi aldiz segidan Frantziako Tourra irabazita-, eta 2009an bueltatuko da. Uste du oraindik ere "lehiakorra" dela, eta txirrindulari izanda minbiziaren kontra daraman borroka "eraginkorragoa" dela iritzi dio.

Urtarrilean korrituko du lehen proba, Australian -20tik 25era bitartean, Down Under Itzulia-. Astana taldean ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.