Arrasatek eta Lopezek irabazi dute Pilota Batzarraren Munduko txapela

Bereikua eta Praderaren aurka irabazi zuten herenegungo finalean (35-33); eta atzelaria izan zen jokalari onena

Imanol Magro Eizmendi.
2008ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Igor Arrasatek eta Imanol Lopezek Munduko Pilota Batzarreko munduko txapelketako final irabazi zuten herenegun, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Julen Bereikua eta Alex Praderaren aurka (35-31). Imanol Lopezek jaso zuen txapelketako pilotari onenaren saria, eta berak agindu zuen finalean. Atzean abantaila handia izan arren, txapeldunek gorriak ikusi zituzten, partida osoan atzetik joan ondoren Bereikuak eta Pradera 31na eta 32na berdintzea lortu zutelako. Berriatuko aurrelariak partida itzela jokatu zuen, oso ausart aritu zen errestoan, eta 20 tanto lortu zituen guztira. Azken txanpan, baina, txapeldunak finago ibili ziren, eta bi tantoko aldea nahikoa izan zen partida lasai bukatzeko (34-32). Azkenik, txapelketako 3. postua Foronda eta Hernandezentzat izan zen (25-14).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.