Lehen etapako istripua

Arrieta: "Kezkatuta gaude, eta oso luzea izan da gaua"

Bost minutuko atzerapenarekin abiatu da tropela Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan, protesta gisa. Lehen etapako azken metroetan izandako erorikoaren harira, segurtasun falta salatu du horrela tropelak.

Bilboko helmugan istripua eragin zuten piboteak. UNAI ZUBELDIA
2015eko apirilaren 7a
08:10
Entzun 00:00:0000:00:00

12:50ean zen abiatzekoa Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa, baina bost minutuko atzerapenarekin hasi da. Zalaparta eta haserrea sortu du lehen etapa amaieran izandako erorikoak, helmugarako bidea gaizki seinalizatuta egoteari egotzi baitiote txirrindulariek gertatutakoa.

[YouTube]https://youtu.be/86LAfAoKFE8[/YouTube]

Hori izan da hizketagai nagusia irteeran. "Ez da direnak eta bi esateko unea. Akatsa onartzea da lehen pausoa. Barkamena eskatu dit Arrietak", esan du Neil Stephens Oricako zuzendariak: "Nik akatsak egiten ditut lanean eta eurek ere akatsak egin dituzte. Berriz ez gertatzea da kontua".

Jose Luis Arrieta itzuliko presidentea ere mintzatu da: "Txirrindulariak iritsi aurretik furgonetari abisua pasa nion seinaleak hobeto jartzeko". Aitortu du "kezkatuta" daudela eta gaua "oso luzea" izan dela.

Lau ziklistak min hartu zuten. Protesta gisa, epaileak hasiera eman, eta geldirik geratu dira txirrindulariak. Bost minutu geroago abiatu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.