Artolak eta Rezustak euren jokoa egin dute Caixabank Masters txapelketako finalean, eta nagusitasunez aritu dira Altunaren eta Imazen aurrean. Partidaren hasiera oso bestelakoa izan da, haiek 4-0 eta 6-2 aurreratu baitira. Hortik aurrera, baina, atzean geratu dira.
Artolak oso partida ona jokatu du, eta izan duen aukera bakoitza baliatu du. Rezustaren ezker besoak agindu du partida osoan. Aurkariek etsita amaitu dute finala.