Asegarcek ez dio kontratua luzatu Stephane Lemunori eta enpresa utzi du

ESKU-HUSKA. Stephane Lemunok (28 urte) ez du Asegarcen jarraituko. Urte bukaera arteko kontratua zuen eta Asegarcek ez dio berritu. Dena den, baliteke bere pilotari ibilbidea ez bukatu izana, berezkoekin trinketan jokaturikoa baita. Aurretik, baina, bizkarreko minak sendatu beharko ditu, egun lunbalgiak jota baitago. Orain Ipar Euskal Herriko pilotari bakarra gelditzen da ezker-pareta profesionalean: Xala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu