Aspeko eta Baiko Pilotako pilotariak elkarrekin ariko dira sanmateoetan
PILOTA. Aspeko eta Baiko Pilotako pilotariek elkarrekin bikote eginez jokatuko dute Logroñoko (Espainia) sanmateoetan, hilaren 21etik 29ra. A multzoan, Olaizola II.a-Rezusta, Victor-Zabaleta eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a ariko dira; eta B multzoan, Irribarria-Albisu, Bengoetxea VI.a-Martija eta Altuna III.a-Imaz. Horrez gain, hilaren 28an, desafioa jokatuko dute buruz buru, binaka eta lau eta erdikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu