«Lanak amaitzeko minutu gehiago beharko badituzte ere, aparta izango da ikuskizuna». Beñat Anzola Igorreko alkatearenak dira adierazpenak. Krisiak eraginda, Munduko Kopatik kanpo geratu da aurten Igorreko lasterketa, eta, ondorioz, bidean geratu dira izar gehienak. Krisiak krisi, ordea, Euskal Herriko ziklo-krosaren asterik sonatuena da hau. Asteasuko (Gipuzkoa) proba jokatuko da gaur (12:30), Itsasondokoa (Gipuzkoa) etzi (13:15), eta Igorrekoa (Bizkaia) igandean (12:30).
Egoitz Murgoitio (Hirumet), Aitor Hernandez (Orbea) eta Javier Ruiz de Larrinaga (MMR Spiuk) izango dira etxeko izar nagusiak, Erlantz Uriarte (Ibaigane), Jonathan Lastra (Hirumet) eta Aketza Peñaren (Zalla) baimenarekin. Guztiek Igorren izango dituzte aurkari gogorrenak, Belgikako hiru txirrindulari (Sven Beelen, Bart Hofman eta Yorben Van Tilchelt), Eslovakiako lau (Martin Haring, Milan Barenyi, Ondrej Glajza eta Lukas Batora), Poloniako bat (Tomasz Szala) eta Frantziako beste bat (Flavien Dassonville) ariko dira bertan lehian.
Asteasu, Itsasondo eta Igorre, gaurtik igandera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu