ERREMONTEA.Sagardoaren Txapelketa datorren astelehean hasiko da, eta sei bikote ariko dira lehian: Urriza-Zubiri, Ezkurra II.a-Zaldua I.a, Segurola-Azpiroz, Aldabe-Larrañaga, Ansa II.a-Juanenea, eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a.ETBren Erremontari saioaren barruan botako dituzte partidak, astelehenero, 22:20ean.
Aurreneko fasean, bikote guztiek elkarren aurka jokatuko dute, zazpi jardunalditan. Ekainaren 6an amaituko da lehendabiziko zati hori. Sailkapenean lehen lau postuetan geratzen direnek egingo dute aurrera, eta finalerdiak izango dituzte zain, honela banatuta: aurrenekoak laugarrena izango du kontrario, eta bigarrenak hirugarrena. Bi partida horiek ekainaren 13an izango dira. Final handia ekainaren 20an jokatuko dute. Txapelketako partida guztiak Galarreta pilotalekuan izango dira.
Berrikuntzen barruan, bikoteek botileroa edukiko dute, eta erremontearen historian leku berezia dutenak ariko dira zeregin horretan.
Astelehenetik, Sagardoaren Txapelketa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu