ATARIKO ORDUA. Krudelkeriaren torneoan, zigorra sari

jon ordonez garmendia
2005eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Ez dutela zaleek horrelakorik merezi. Lehen Mailako talde bateko jokalariek bost penalti huts egitea ez dela posible. Realzaleak etsita daude. Azken urteetan Athleticek (2002 eta 2005), Osasunak (2003 eta 2005) eta Alavesek (2004) Espainiako Kopako finalerdiak jokatu dituzte; Realarentzat, aldiz, krudelkeriaren torneoa bihurtu da ilusioarena.Penaltiak botatzeko beldur izatea ulergarria da. Bertsolaria ere kartzelako saioaren beldur da. Jokalari ona edo txarra izan, edonork egin dezake poto. «Penalti guztiak sartzea baino zailagoa da guztiak huts egitea», esan zuen atzo Amorrortuk. Alegia, herenegun penaltiak huts egin zituzten jokalari guztiek egin zutela poto, puntukako saioan. Radio Euskadiren arabera, penaltiak iritsi zirenean Alvaro Novo bakarrik agertu zen botatzeko prest. «Iaz ere penaltietan kanporatu gintuzten, eta horrek agian izan dezake eraginik. Zalantzaren bat izango zuten», gaineratu zuen Amorrortuk. Eskerrak Novo aurten etorritako jokalaria den. Penaltiak bota zituzten jokalari gazteek ere ez zuten horrelakorik merezi.Luzapena: Kanporaketa jokatu aurreko entrenamenduetan ez zuen Realak penaltirik bota. Kopatik kanpo geratzea baino kezkagarriagoa litzateke orain horretan pentsatzen hastea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.