Athleticek jokatu dituen azken bi finaletan bezala, talde zuri-gorriaren zaleek izango dute non elkartu Madrilen: Athletic Hirian. Puente del Reyko zelaigunean jarri du klubak karpa erraldoi bat, Vicente Calderonetik 1,5 kilometro ingurura. Bihar 10:30ean irekiko ditu ateak, eta finala amaitu ondoren itxiko ditu.
10:30ean, inaugurazio ekitaldia egingo dute. Gero, Athleticek eta Bartzelonak 1984an jokatutako finala emango dute pantaila erraldoi batean; ondoren, Bizkaiko txakolinaren dastaketa egongo da. Eztarria busti ostean, Manchester Uniteden aurka jokatutako bi partidak eskainiko dituzte, eta, horiek bukatuta, finalistek sasoi honetan San Mamesen jokatutakoa. Geroago, MCD taldeak kontzertua eskainiko du, eta horren ostean finala ikusi ahal izango da. Bukatzeko, festa egongo da.
Athletic Hiria, zale zuri-gorrien topagune Madrilen
Bihar 10:30etik aurrera egongo da zabalik Puente del Reyko zelaigunean jarritako karpa erraldoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu