futbola

Athletic-Schalke 04 partidarako 1.808 sarrera jarri dituzte salgai gaur

2012ko apirilaren 4a
18:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Athleticek 1.808 sarrera salgai jarri ditu gaur, Athletic-Schalke 04 partidarako. Lehiatilak goizean 10:30etik 13:30era izan dira irekita, eta ondoren 17:30etik 20:00etara. Klubak jakinarazi du bihar ez duela txarteldegirik irekiko, partida "arrisku handikoa" izendatu baitu Indarkeriaren Aurkako Batzordeak. Ertzaintzak gaur esan du Schalke 04 taldeko 1.600 jarraitzaile espero dituztela Bilbon.

Partida bihar izango da, 21:05ean. Joanekoan Athleticek 2-4 irabazi zuen, Alemanian.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.