FUTBOLA. Athleticek oker ekin dio bigarren itzuliari. Zuri-gorriek 0-3 galdu zuten atzo Lezaman, Levanteren kontra. Alba Redondok (13. min.), Tatianak (52. min.) eta Ramirezek (87. min.) sartu zituzten bisitarien golak. Gaur jokatuko du, berriz, Alavesek, Real Madrilen kontra, etxean (19:00, Dazn). Iñigo Juaristiren taldeak hirunaka batu behar ditu puntuak, zulotik ateratzeko. Baina Real Madril goiko postuetan da. «Badakigu zaila dela, baina ahalik eta partida onena egiten saiatuko gara, eta haiek ere konturatzea ez dela erraza gure zelaian irabaztea», esan zuen Juaristik.
Bestalde, epaileak arrazoia eman dio Osasunari, eta behin-behinean Espainiako Kopako final-laurdenetarako sailkatuta dago, Bartzelonak zigortua zegoen jokalari bat zelairatu zuelako, Geyse Ferreira. Jokalari horri bere aurreko taldean jarri zioten zigor hori, Madrilen. Bartzelonak beste helegite bat aurkeztuko du datozen egunetan. Hamar egun ditu horretarako. Apelazio Batzordera joko du.
Athleticek 0-3 galdu du Levanteren kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu