Athleticek hamabigarren aldiz galdu du gaur liga honetan. Huescaren zelaian, Unai Simonek egindako huts batekin sartu dio gola aurkariak, eta ez du gehiago behar izan etxeko taldeak. Sandrok 61. minutuan eskuin hegaletik botatako zartakoak ez zuen aparteko ezer, baina jan egin du Athleticeko atezainak. Golak, dena dela, ondo marraztu du partida izaten ari zena, etxekoen mende ibili delako Marcelinoren taldea.
Lehen zatian bertan aukerak izan ditu Huescak aurretik jartzeko, baina ezin asmatu. Horrek eman dizkie aukerak zuri-gorriei bigarren zatirako, baina ezer gutxi egin dute puntu bat baino gehiago urratzeko. Asko berdintzen ari da Athletic azkenaldi luzean, baina gaur hori ere ez. Sailkapenaren erdialdean segituko du, 46 punturekin.
Huescaren garaipenak mesede gutxi egin dio Eibarri. Izan ere, Espainiako taldea jaitsieratik atera da orain, eta hura da zulotik kanpo dagoen lehendabizikoa, 33 punturekin. Eibarrek 29 dauzka, eta orain, laura urrundu zaio salbazioa. Alavesi ere txikitu egin zaio jaitsierarekiko tartea: lau puntukoa da orain, Valladolid (31 puntu) utzi duelako zuloan Huescaren garaipenak.